Abaixo está a letra da música Belearen hegaldiak...iluntasuna dakar , artista - Numen, Ametsgaizto, Lander com tradução
Texto original com tradução
Numen, Ametsgaizto, Lander
Ullu ikaragarri batek
Hodeiertzean aurkitu du oihartzuna
Hainbeste odol irentsitako lurrak
Asetu du azkenik odol egarria
Hondamendiaren oldarraldiak
Baretu du bere haserrea
Gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa
Esna Ama Lurra!
Garaipena duzu atejoka!
Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak
Elementuen noraezeko dantzan
Murgildu dute Naturaren adimena
Esna Ama Lurra!
Garaipena duzu atejoka!
Goizargiari iheska abiatu den Haizea
Sugarren arragoko Suaren itzalezina
Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra
Garaipenaren ostean
Belearen hegaldiak… iluntasuna dakar
Zoazte lasai Naturaren izakiak
Zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotorlekura
Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea
Ilargi eta Eguzki dituzue begi…
Zaindu Mariren erreinua!
Músicas em diferentes idiomas
Traduções de alta qualidade para todos os idiomas
Encontre os textos que você precisa em segundos